XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Estatistika garatzeko, estatistikariak sinplifikazio eta asmaketa horietaz baliatu behar izan dira.

Baina gaur egun, Zibernetikak aurrerapen handiak lortu ditu eta, konputagailuak erabiltzen hasi dira Estatistikan.

Lehen posible ez zena, orain konputagailu batek, datu isolatuak oso ugariak izan arren, aise soluzionatzen du, eta noski datu isolatuekin lan egiten duenez gero, taldekatze-erroreak desagertu egiten dira.

Beraz, konputagailurik badugu, hobe da datu isolatuekin lan egitea.

Gure kasuan horrelakorik gertatzen ez denez, Estatistika Deskribatzailearen ikastaro honetan taldekatze-errorea toki guztietara gure gain eramango dugu, datu taldekatuekin nahitaez lan egin behar izango bait dugu.

Beraz, datu isolatuekin ez dago errorerik eta datu bilduekin aldiz, bai.

Hori kontutan hartuz, ondorengo erizpidea eman dezakegu: Lagin batekin lan egiten dugunean, datuak taldekatzearen unean, zenbat eta klase gehiago aukeratu, hainbat eta datu zehatzagoak izango ditugu.

Baina prozesu horrek muga bat du, zeren eta klaseak ugarituz, errorea txikitu egiten da, baina kalkulu-prozesua gero eta bihurriago egiten zaigu.

Azken finean, oreka bat bilatu behar da klase-kopurua moldatzerakoan eta oreka hori experientziak besterik ez digu emango.

3.2.1/3.- Batezbesteko aritmetiko astatua

Batzutan batezbesteko aritmetikoa kalkulatzean beste faktore berri bat kontutan hartu behar dugu.

Faktore horren garrantziaz jabetzeko, adibide bat aztertzeko dugu, eta gero definizioa emango da.

Demagun bada, ikasgela batetako bi ikasle eta ikasle horiek lortu dituzten puntuazioak bai hiruhilabeterokoetan bai Ekaineko examinetan, ondoko taulan agertzen den arabera.